Ikuspegi desberdinek gehitu egingo duten, norbanakoaren askatasuna errespetatu egingo den, eta beste modu batera pentsatzen duena hitzez edo era fisikoz bortxaturik egongo ez den Foru Erkidegoa nahi dugulako.

Espazio publikoa birsortzen lagundu nahi dugu, gizarte zibilak dagokion leku protagonista berreskura dezan.

Alderdi politikoak nafarren benetako arazoez arduratzea nahi dugu, akordioaren eta elkarrizketaren bitartez, hamarkadatan egin dugun bezala, banakako 640.000 nortasun desberdin eta gizarte, kultura, hizkuntza eta baita paisaia errealitate desberdinak dituen erkidego bateko bizikidetza apurtu dezaketen nortasun kolektiboari buruzko hitzaldiak eta proiektuak gaindituz.

Gure politikariei gogoratu nahi diegu aldi baterako aukeratu ditugula ordezkari eta publikoa den horren administratzaile gisa, inoiz ez gure borondateen betiko jabe edo norbanakoen ametsen eta handinahien protagonista gisa.

Nafarroan errealitate guztietarako bizikidetza espazio komunak bilatzeko gai izan nahi dugu, beti ere Espainia barruan eta, ondorioz, ilusioz betetzen gaituen eta Europar Batasuna izena duen nazioen integrazio proiektu horren barruan.

Nafarroa Espainian eta Europan nabarmentzea nahi dugu, harmonian, gizarteratzean eta herritar guztientzako aukera berdintasunean oinarrituriko garapen eredu gisa.

Nafarroako Foru Erkidegoa talentua eta berrikuntza erakartzeko gune izatea nahi dugu, aurrerapen ekonomikorako, sozialerako eta kulturalerako motor gisa, etorkizunean horiei eusteko berme izateko.

Uso de cookies

Sí, acepto usar cookies para poder disfrutar de la mejor experiencia posible en la Web. En esta web hacemos uso de cookies para que funcione todo correctamente. La legislación europea nos obliga a pedirte consentimiento para usarlas. Por favor, acepta el uso de cookies y permite que la web cargue como cualquier otra web de Internet. Al usar nuestra página web aceptas nuestra Política de Privacidad. ACEPTAR

Aviso de cookies